Aste honetan bertan zozkatu du Ikasberri Kirol Elkarteak Kanariar Uharteetarako bidaia. Saritutako zenbakiak, ordea, bai sariduna egokitu dena eta baita ordezkoa ere, saldu gabekoak izan dira; zenbaki saritua 79.064 izan da eta ordezkoa, berriz, 37.418. Kirol elkartekoek bidaia berriro zozkatzea erabaki dute, oraingoan, zenbaki saritua igandean ONCE-ko zozketan ateratakoa izango da.