Imanol Eliasen hilbeila udaletxean jarri dute

Uztarria.eus 2013ko urt. 28a, 12:15

Udaletxeko balkoiko ikurriƱa haga erdira jaitsi dute.

Goizeko 10:00etan ireki dute eta nahi duten herritarrek izango dute alkate ohiari azken agurra emateko aukera. Hileta elizkizuna 19:00etan izango da, parrokian. 18:30ean udaldetxetik hara joango dira, bandarekin; 19:45ean, aurreskua eta 'Agur jaunak'.

Herenegun, zapatua, hil zen Imanol Elias Odriozola. Hileta elizkizuna gaur, astelehena, egingo dute Soreasuko San Sebastianen parrokian. Hilbeila, berriz, udaletxean egongo dela jakinarazi zuen atzo Azpeitiko Udalak; bai, behintzat, gaur egun osoan zehar.

Horrela, gaur, 10:00etan irekiko dute udaletxean hilbeila eta nahi duten herritarrek izango dute alkate ohiari azken agurra emateko aukera. Hileta ordua inguratu arte (19:00ak arte) egongo da hilbeila udaletxean.

10:00etatik: hilbehila udaletxeko areto nagusian dago.
18:30ak aldera: Azpeitiko Musika Bandarekin, Kontrapas pieza joz, udaletxetik parrokiara joango dira. Alkate izan direnak eta gaur egungoa, denak batera, joango dira haiekin.
19:00etan: meza.
19:45ean: meza bukatzean, txistularien laguntzaz, Itsasiko ordezkariek aurreskua egingo dute eliz atarian. Eta Azpeitiko Musika Bandak Agur jaunak abestia joko du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide