Imanol Eliasen heriotzaren berri izan bezain pronto, ANTZERKIA hizki handiz etorri zait burura.
Azpeitia herri antzerkizalea eta antzerkigilea dela behin eta berriz esan dute, eta dugu.
Alkate zela sortu zituen Antzerki topaketak… Beste zerbait izango litzateke gure herria garai hartan halakorik egin izan balute. Zaletasuna pizteko metxa orduan jarri zelakoan nago, zaleetatik baitatoz etorkizuneko antzerkiaren maitaleak.
Umezurtz geratzen da ANTZERKIA bera gabe, baina egindako lana hor geratzen da.
Txalo saria eman zioten urte hartan, lan berria estreinatzen genuen Lakrikun antzerki taldekoak, eta Euskadi Irratian elkarrizketatu gintuzten batera. Esatariarekin batera aritu ginen berriketan, honetaz eta hartaz, ANTZERKIAz. Ez naiz oso ondo akordatzen zehatz-mehatz zer aipatu zidan, hitzez hitz esan nahi dut, baina halako zerbait zioen: ari ginela, eta jarraitzeko horrelaxe. Bere erdia edo laurdena eginda pozik izango ginela aitortu genion guk.
Esatea baita errazena, egitea zailena, eta Imanolek, etengabe egin zuen.
Eskerrik asko, Imanol!