Ostiral iluntzean agurtu zuten Inaxio Bastida Etxeberritxo azpeitiar pandero-jotzailea, Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen Parrokian. Haren senide eta ingurukoekin batera, zenbait trikitilari ere izan ziren haren aldeko hileta elizkizunean, eta amaieran trikiti doinuz eman zioten azken agurra Etxeberritxo-ri.
Joan zen ostegunean hil zen pandero-jotzailea, bihotzekoak jota. 70 urte zituen.