Igandean, hilak 3, Azpeitiko Musika Bandak eta Julian Barrenetxea Abesbatzak inauterietako kantuen emanaldia dute, 13:00etan, Sanagustin kulturgunean. Bi taldeen emanaldia ari den bitartean, Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek herriko inauterietan ateratako argazkiak proiektatuko dituzte.
Igande arratsaldean, Bebe akustikoan kontzertua izango da Sanagustinen. 20:00etan hasita.