BiodantzaBai Elkarteak Azpeitian Biodantzako talde berri bat martxan jartzeko asmoa du, ostegunetan 18:30etik 20:15era, Ekilore Yoga Zentroan, Sanjuandegin. Biodantza zertan den erakusteko gaurko saio bat antolatu dute Ekilore Zentroan bertan. Nahi duen guztientzako saioa izango da gaurkoa, 18:30etik 20:15era bitartean. Biodantza, mugimenduaren, musikaren eta kantuaren bidez bizipenak sortzeko sistema da.