Ikiaaarriya bertso saioa izango da gaur, Orkatzen

Uztarria.eus 2013ko ots. 1a, 12:09

23:00etan hasiko da bertso saioa, Orkatz tabernan, eta bost bertsolari ariko dira kantuan.

Gaur, ostirala, Ikiaaarriya bertso saioa izango da Orkatz tabernan, 23:00etan hasita. Beñat Gaztelumendi, Beñat Lizaso, Xabier Silveira, Silvia Etxaniz eta Eneritz Artetxe ariko dira kantuan, eta Bentatxo ariko da gaiak jartzen. 

Goiko bideoan iazko saioko bertso parea.

---

Orkatz Kultur Elkartea. Sorrera: 1993. / Kultur elkarteak Azpeitian duen tabernan kultur ekitaldi batzuk egiten ditu urtean zehar: Ikiaaaarriya bertso saioa, Orkatz eguna, euskal presoen aldeko argazki erakusketa, kontzertuak, poesia… / Informazio gehiago: azpeitikokulturmahaia.com/taldeak

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide