Iban Bergarak irabazi du Beberen kontzerturako sarrera bikoitza

Uztarria.eus 2013ko ots. 1a, 13:17

Beberen azken diskoak nola duen izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean egin du zozketa Uztarriak.

Igandean, hilak 3, Bebek Sanagustin kulturgunean eskainiko duen kontzertuetarako sarrera bikoitz bat zozkatu du Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean, eta Iban Bergara izan da zozketaren irabazlea. 20:00etan hasiko da kontzertua kulturgunean.

Beberen azken diskoaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Un pokito de rocanrol da.

Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarakoklikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide