Erregulartasunaren saria jaso du Aritz Etxeberria 'Etxeberria IV' erremontistak

Uztarria.eus 2013ko ots. 4a, 11:24

Aritz Etxeberria 'Etxeberria IV'.a saria jasotzen. (Oriamendi)

II. Urrezko Erremontea sariak banatu zituzten joan den astean Hernaniko Galarreta pilotalekuan, eta 2012ko Erregulartasunaren saria jaso zuen Urrestillakoak.

Joan den ostegunean izan zen II. Urrezko Erremontea sarien banaketa Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Hainbat sari banatu zuten ekitaldian, eta Urrezko Erremontea saria eta, beraz, 2012ko jokalari onenaren izendapena Javier Urrizak jaso zuen. A taldeko 2012ko Erregulartasunaren saria Xanti Utergak jaso zuen, eta B taldekoa, berriz, Aritz Etxeberria Etxeberria IV.a urrestildar erremontistak. Etxeberriak 58 partida jokatu ditu 2012an, eta 1999 puntu eta 34,47 puntuko bataz bestekoa lortu ditu. Gainera, Azpeitiko Erremonte Txapelketan bigarrena izan zen Urrestillakoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide