Santagedak Matxinbentan

Uztarria.eus 2013ko ots. 4a, 13:01

Eguraldia lagun, giro ederrean pasa dute santagedetako asteburua Matxinbentan. Ostiralean, suziriekin eman zioten festei hasiera eta mus txapelketa izan zuten Beheko tabernan. Bihar, asteartea, bukatuko dira festak, baina gaur, esaterako, Santa Eskean atera da hainbat auzotar. Bihar, asteartea, meza eta erretiratuentzako hamaiketakoa izango dira, 11:00etatik aurrera. Aurten, karnabalak direla-eta, astebete aurreratu dituzte festak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide