Musika Bandaren karnabaletako kanta berria

Borja Eizagirre bandako kideak moldatu du eta 'Gora karnabalak, miamol!' izena jarri diote. Atzo, igandea, Azpeitiko Musika Banda, Azpeitiko Argazki Elkartea eta Julian Barrenetxea Abesbatzak elkarrekin egin zuten Karnabaletako kontzertuan jo zuten aurrenekoz, Sanagustin kulturgunean. Bideoan duzuen hauxe da:

Jende asko izan zen kontzertuan, abestiak entzun eta, tarteka, ikuslearen irriparrak sortzen zituzten argazkiak ikusten. Hauxe izan zen kontzertuko errepertorioa:

1. Gure koadrilan (Herrikoia)   
2. Nere andrea (Herrikoia)
3. Sarralle buru haundi (Herrikoia)
4. Maitia nahi badezu (Herrikoia)
5. Xirri bat (Herrikoia)
6. Bihotz eritua (Herrikoia)
7. Suzko zezena (Herrikoia)
8. Lolita (J.I. Aldalur)    
9. Idiarena (Herrikoia)
10. Goiz eresia (J.I. Aldalur)
11. Sagardo tokian (J.I. Aldalur)
12. Gora karnabalak, miamol! (Borja Eizagirre)

---

Azpeitiko Musika Banda. Sorrera: 1895. / Plaza Txikia 1, 4, azpeitikobandie@gmail.com / Herriko bandaren lehenengo aztarna XIX. mendekoa da. / Gaur egun partaidetza handia du herriko festetan-eta. / 2007tik zuzendaria Unai Frantzesena da. / Informazio gehiago: azpeitikokulturmahaia.com/taldeak

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide