Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2013ko otsailaren 5a

Gaur, asteartea, egingo dute udalbatzarra 19:30ean hasita, udaletxeko areto nagusian, eta hainbat gai landuko dituzte. Besteak beste, Jesus Mari Larrañaga Lesaka zinegotziak aurkeztutako dimisio idatziaz jardungo dute.

Gaur, asteartea, Udalbatza Osoaren ohiko bilkura egingo du Azpeitiko Udalak, 19:30ean hasita, udaletxeko areto nagusian. Ondorengo gai-zerrenda izango dute hizpide udalbatzarrean:
 
1.- Udalbatza Osoak 2012ko abenduaren 13an eta urtarrilaren 8an egindako bilkuren aktak onartzea.

2.- Jesus Mari Larrañaga Lesaka zinegotziak aurkeztu duen dimisio idatzia.

3.- Jose Antonio Agirre Plazaren azpiko garajeak berritzeko proiektuari dagokion eraikuntza, instalazio eta obren zergaren %95eko hobaria.

4.- Azpeitiko Udalaren 2012. ekitaldiko aurrekontuan eman den bosgarren kreditu aldaketaren berri ematea.

5.- Alkatetzak 2012ko uztailean, abuztuan eta irailean emandako ebazpenen berri ematea.

6.- Galdera eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide