Urraki zabalik dago auto eta kamioientzako

Uztarria.eus 2013ko ots. 7a, 11:15

Goizean, Urrakin, autoek kateak behar zituzten eta kamioientzat itxita egon da, baina jada zabalik dago ibilgailu guztientzat. Bidanian elurra egin du eta kontuz gidatzea gomendatzen du Trafiko Zuzendaritzak.

Gaur gauean, iragarrita zegoen moduan, elurra eta kazkabarra egin du inguruko mendi, mendate eta zenbait herritan. Dena den, Azpeitia ez dago zurituta.

Goizean arazoak izan dira inguruko errepideetan, eta Urrakin, esaterako, autoek kateak behar zituzten eta kamioientzat itxita egon da. Orain, ordea, zabalik dago ibilgailu guztientzat. Hori bai, kontuz gidatzea gomendatu du Trafiko Zuzendaritzak. Azkarate garbi dago, eta Bidanian elurra egin duela-eta, arretaz gidatzea eskatu dute inguru horretan ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide