Ni azpeitiarra!

Uztarria.eus 2013ko ots. 7a, 13:33

Metroo, zure herriko sare soziala webgunean Euskal Herriko hainbat herri eta txokotako bizilagunen pasadizoak jaso eta bideoak eskegi dituzte. Azpeitiak badu bere lekua webgunean, eta hiru herritar, Pedro Mendoza, Begoña Eizagirre eta Iñaki Alberdi, elkarrizketatu dituzte. Ni euskaduna! Ni azpeitiarra! izenburupean zintzilikatu dute hiru azpeitiarren bideoa.

Webgunean aurreratu dutenez, "komentu asko dituen herria, herri erlijiosoa, baina herri oso euskalduna eta parrandazalea ere bai; azkoitiarrak baino parrandazaleagoak bai behintzat, hori esaten dute gure elkarrizketatuek. Nahiz eta antzinan liskar gogorrak eduki Azpeitia eta Azkoitia artean, euren adineko asko elkarrekin ezkondu dira".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide