Alde Zaharreko bizilagunen bilera izango da gaur

Uztarria.eus 2013ko ots. 7a, 12:19

Alde Zaharra biziberritzeko prozesuaren harira egingo dute bilera gaur, osteguna, 20:00etan, Sindikatu Zaharreko areto txikian. Bizilagunen elkartea sortzea proposatzeaz gain, orain arte egin diren ekarpenen balorazioa eta Alde Zaharreko mahaian nola eragin eztabaidatuko dute

Alde Zaharra biziberritzeko prozesuaren karietara, bertako bizilagunek bilera egingo dute gaur, osteguna, 20:00etan, Sindikatu Zaharreko areto txikian. Ez da Alde Zaharreko bizilagunek egiten duten aurreneko bilera, eta aurrekoetan, "elkarte bat sortzeko beharra azpimarratu" zutela jakinarazi dute.

Gaurko bileran, elkartea sortzea proposatzeaz gain, besteak beste, orain arte egin diren ekarpenen balorazioa eta Alde Zaharreko mahaian nola eragin eztabaidatuko dute. Antolatzaileen aburuz, "bizilagunen ekarpenak eta iritziak garrantzitsuak dira Alde Zaharra bere osotasunean hobetzeko"

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide