Gazteriakoarekin bukatuko dituzte ostiralean Denon Artean-en arlokako batzarrak

Uztarria.eus 2013ko ots. 7a, 19:45

Baigera I-eko aretoan izango da, 19:00etan. Besteak beste, gazte lokalak arautzeko Udala prestatzen ari den ordenantza izango dute hizpide.

Bihar, ostirala, bukatuko dira Denon Artean prozesuaren barruko arlokako batzarrak. Gazteriakoa izango da, hain zuzen ere, arloz arloko hamaikagarren eta azken bilera. Baigera I-eko aretoan egingo dute, 19:00etan hasita.

Besteak beste, gazte lokalak arautzeko Udala prestatzen ari den ordenantza izango dute hizpide biharko batzarrean. Lokal horien inguruan jasotako kexen berri emango dutela esan dute udal arduradunek, eta arazoa konpontzeko eman beharreko urratsak ere aztertuko dituzte batzarrean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide