Bilgune Feministak batzar irekia egingo du hilaren 15ean

Uztarria.eus 2013ko ots. 8a, 11:24

Emakumeen Txokoan izango da bilera, 19:30ean hasita. Martxoaren 8aren inguruko egitaraua antolatu eta udaberrian egin nahi dituzten topaketen inguruko proposamenen gainean hitz egingo dute.

Azpeitiko Bilgune Feministak ikasturte honetarako bigarren batzar irekia deitu du otsailaren 15erako. 19:30ean hasiko da bilera irekia, Emakumeen Txokoan. Bilgunetik azaldu dutenez, martxoaren 8aren inguruko egitaraua antolatu eta udaberrian egin nahi dituzten topaketen inguruko proposamenen gainean eztabaidatu eta ekarpenak biltzeko izango da bilkura. Batzarra ordubete ingurukoa izango dela azaldu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide