Kamioi bat garajeko atearekin trabatu da

Urola Kostako Hitza, Uztarria.com 2013ko ots. 8a, 13:42

Bustinzuriko Errebalean, anbulatorioko zubiaren ondoan, kamioi bat garaje bateko atearekin trabatuta gelditu da. Suhiltzaileek mugitu behar izan dute kamioia eta, ondorioz, errepidea itxita egon da. Ibai ondoan aparkatuta zeuden zenbait auto ere mugitu behar izan dituzte, kamioia ateratzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide