Urtarrilean partiduko, 15’3 puntu sartu ditu (%65arekin biko jaurtiketetan, %53a hirukoetan eta %63a jaurtiketa libreetan), 5’7 errebote eskuratu, 2 baloi berreskuratu eta ia 3 falta jaso ditu kantxan gainean bataz beste eman dituen 21 minutuetan. Modu honetara hilabeteko zortzigarren jokalari baloratuena izatea lortu du ligan 17ko balorazioarekin bataz beste (laugarrena izan da Antonio Pantin). Aipagarria da benetan Grupo Eulen Carrefour El Bulevar de Avila taldearen aurka jokatu zuen neurketa. 35ko balorazioarekin amaitu zuen, baina hori baino garrantzitsuagoa da, azken laurden ikusgarri batean 18 puntu sartu eta bere taldea garaipenera eraman zuela.
Ia ba zenbaki hauek konfiantza ematen dioten eta gutxika-gutxika bere sen ona berreskuratuta taldean erreferentzi izaten amaitzen duen. Zorionak Lander!