Karnabaletako sari nagusiak globo saltzailearentzako eta guardia zibilentzat

Uztarria.eus 2013ko ots. 13a, 11:20

Guardia Zibilez jantzitakoek taldeen lehen saria jaso dute. (Nerea Uranga)

Astearte goizaldean banatu zituzten helduen mozorro lehiaketako sariak.

Azpeitiko helduen mozorro lehiaketako sariak banatu zituzten astearte goizaldean Azpeitiko udaletxean. Herenegun gauean izan da lehiaketa eta goizaldeko ordubata erdietan hasi ziren sariak banatzen. Banakakoetan, lehen saria (200 euro) globo saltzaileak irabazi zuen; bigarrena (150 euro), Azpeitiko Udaleko anagramak; eta, hirugarrena (bi pertsonentzako afaria), Transformer-ek. Taldeetan, aurreneko saria (800 euro) guardia zilek jaso zuten, hauek aker eta guzti irten zuten kalera; bigarrena (700 euro), orientalek; hirugarrena (500 euro), Egañaneko Inazioek; eta, laugarrena (afariak), Pepito Grillo tiobiboak. Inauterietako giro onenaren tabernentzako sari berezia Eguzkitzak jaso du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide