Fruituzaintza ekologiko ikastaroa antolatu dute

Uztarria.eus 2013ko ots. 14a, 11:03

Hilaren 19an, 20an eta 21ean izango da ikastaroa Kimu Bat lora etxean. Jada eman daiteke izena, eta parte hartzaileek 20 euro ordaindu beharko dute.

Etxerako fruituzaintza ekologikoaren inguruko ikastaroa antolatu dute. Hilaren 19an, 20an eta 21ean izango da Kimu Bat lora etxean, Azpeitian, Urrestillarako bidean. 18:00etatik 20:00etara izango dira saioak, Alfonso Gonzalez teknikariak emanda. Parte hartu nahi dutenek 20 euro ordaindu beharko dute, eta izena emateko 943 15 00 85 telefonora deitu behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide