Aukeran da gaztetxeko jertsearen diseinua

Uztarria.eus 2013ko ots. 14a, 11:16

Logo proposamen guztiak ikusgai daude hemen, eta gaur erabakiko da zein izango den aterako dituzten jertseen logoa.

Azpeitiko Gazte Asanbladak Gaztetxeko jertsearen diseinua aukeratzeko lehiaketa du martxan. Proposamenak jaso eta aukeran jarri dituzte hemen. Gaztetxetik jakinarazi dutenez, mezu bat bidali behar da azpeitikogaztetxie@gmail.com helbidera gustuko logoaren zenbakiarekin.

Joan den ostegunean bukatu zen proposamenak bidaltzeko epea, eta gaur erabakiko da zein izango den aterako dituzten jertseen logoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide