Martxoaren 23ra arte egongo da zabalik frontoiko jolaslekua

Uztarria.eus 2013ko ots. 15a, 11:14

Bertan jolas egiteko hainbat material egoten da haurren gozamenerako.

Zapatu arratsaldeetan egoten da Izarraitz pilotalekua haur eta gaztetxoentzako zabalik. Martxoaren 2an itxita egongo da, Urrezko Aizkora Txapelketa dela-eta.

Azpeitiko umeen Izarraitz pilotalekuan jolasteko aukera izaten dute zapatu arratsaldetan, eta udalak jakinarazi du martxoaren 23ra arte zabalduko dutela frontoia herritarrentzat. Martxoaren 2an, ordea, ezingo da erabili; izan ere, Urrezko Aizkoraren finala jokatuko dute asteburu horretan, eta prestaketa lanak egin beharko dituzte.

Udalak joan den urtarrilean jarri zuen martxan zerbitzua, eta herritarrek bertara gerturatzera animatu ditu; 16:30etik 20:00etara egoten da zabalik, eta materiala zein sarrera zaintzeko pertsona bat egoten bada ere, umeek heldu batekin joan behar dute Izarraitz pilotalekura.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide