Bideoklip bat baino gehiago

Uztarria.eus 2013ko otsailaren 15a

Su ta Gar musika taldeak Zain zure zain abestiaren bideoklipa kaleratu berri du. Joan den azaroaren 6an grabatu zuten Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoan, eta bideoklip bat baino, film labur bat dirudi bideoak. Istorioa Espainiako Gerra Zibilaren aurreko urteetan kokatuta dago, eta maitasun istorio bat kontatzen da.

Su Ta Gar taldeko kideekin batera, Leyre Berrokal eta Erea Lopez aktoreak eta beste hainbat lagun aritu dira figurante lanak egiten. Arteman Komunikazioa enpresak egin du bideoklipa.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide