Zapatutik asteartera bitartean Django desencadenado eta Rompe Ralph filmak izango dira ikusgai Soreasu antzokian. Bihar, zapatua, Django desencadenado filma ikusi ahal izango da 19:30ean eta 22:30ean. Igandean, 16:30ean Rompe Ralph pelikula emango dute, eta Django desencadenado, berriz, 19:30ean hasita. Astelehenean, 21:30ean, eta asteartean, 19:00etan, Django desencadenado izango da ikusgai.
Rompe Ralph filma adin guztietako ikusleentzako da. Aldiz, Django desencadenado 16 urtetik gorakoentzako.