Gazte mugimenduaz jardungo dute gaztetxean, bihar

Uztarria.eus 2013ko ots. 15a, 12:07

Biharko ekimenaren kartela.

Bihar, zapatua, gazte mugimendua gai hartuta, eta Tximeletak dokumentalaren emanaldia eta solasaldia izango da gaztetxean, 18:00etan hasita.

Bihar, zapatua, gaztetxean Tximeletak Euskal Herriko gazte mugimenduaren inguruko dokumentalaren zati batzuk emango dituzte, 18:00etan hasita. Gero, Topatu egitasmo komunikatiboaren metamorfosiaren harira, zenbait azalpen eman eta solasaldia egingo dute. 
 
Gaztetxetik azaldu dutenez, "Euskal Herriko gazte mugimenduaren bilaeraren inguruan arituko garenez, Azpeitiko gazte mugimenduko partaide izan zirenen eta gaur egun partaide direnen arteko solasaldia eta aurrera begirako lan ildoez jardungo dugu". Bukatzeko, txotxa eta mokadutxoa izango dira gaztetxean bertan, eta solasaldiari jarraipena emango diote.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide