'Egunkaria'-ren kontrako epaiketa gogoan

Uztarria.eus 2013ko ots. 15a, 12:46

Datorren asteazkenean, otsailak 20, Euskaldunon Egunkaria itxi zutela hamar urte beteko dira. Gero, 2009ko abenduan hasi zen euskarazko kazetaren kontrako epaiketa, Auzitegi Nazionalean, eta Oihana Elduaien eta Pello Urzelai kazetariek bertatik bertara jarraitu zuten epaiketa. Orduan bizi izandakoak gogora ekarri dituzte biek, Berria TBk egindako bideoan.

Datorren asteazkenean, otsailaren 20an, beteko dira hamar urte Euskaldunon Egunkaria itxi zutela. Euskarazko kazeta ixteaz gainera, hamar lagun atxilotu zituen Guardia Zibilak, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz. Hurrengo egunean, otsailaren 21ean, Egunkaria-ko langileek Egunero egunkaria atera zuten; 2003ko ekainaren 21era arte iraun zuen, Berria sortu arte.

2009ko abenduaren 15ean hasi zen Egunkaria-ren kontrako epaiketa, Auzitegi Nazionalean. Oihana Elduaien azpeitiareta Pello Urzelai kazetariek bertatik bertara jarraitu zuten epaiketa hura. Garai hartan bizi izandakoak gogoratu dituzte biek.

Espainiako Estatuak 2003an Egunkaria itxi zuenean, euskarazko kazetaren plantillan hamabi langile azpeitiar zeuden: Leire Aramendi, Jon Aranburu, Iban Arregi, Mikel Arregi, Mikel Azkune, Estitxu Elduaien, Oihana Elduaien, Enekoitz Esnaola, Eneko Etxeberria, Asier Legarda-Ereño, Xebaxtian Lizaso eta Kike Zurutuza.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide