Bihar itzuli ahal izango dira ollagor ehizarako txartelak

Uztarria.eus 2013ko otsailaren 18a

Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkarteak ollagor ehiza denboraldirako derrigorrezkoak diren txartelak itzultzeko epea zabaldu du, eta bihar, asteartea, jasoko dituzte 19:00etatik aurrera.

Urteroko legez, Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkarteak ollagor ehiza denboraldirako derrigorrezkoak diren txartelak itzultzeko epea zabaldu du. Hori dela-eta, bihar, asteartea, Ollagorra elkartean jasoko dituzte txartelak, 19:00etatik 20:30era bitartean. Nahi dutenek txartela federazioan ere itzuli dezakete. 

Horrez gain, arratzako federatu txartela eskatu nahi dutenek ere bihar izango dute horretarako aukera, 19:00etan hasita, Ollagorra elkartean bertan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide