Otsaileko Uztarria aldizkaria webgunean irakurgai

Uztarria.eus 2013ko ots. 18a, 20:13

Eduki osoa ikus daiteke PDF formatuan, hemen.

Hileko lehen astebukaeratik paperezko aleak bazkide eta harpidedunen etxeetara iritsita, Uztarria herri aldizkariaren 2013ko otsaileko zenbakia webgune honetan ere irakur daiteke jada. Eduki osoa ikus daiteke PDF formatuan, hemen.

147. Uztarria horretan, besteak beste, joan den urtarrilaren 26an hil zen Imanol Eliasen ibilbideari eskainitako Klik argazki bilduma ikus daiteke. Iritzi-emaileen atalean kolaboratzaile berri baten estrainekoa ere irakur daiteke, Luix Juaristirena; literatur kritikak egingo ditu aurrerantzean Juaristik Uztarrian.

Orain arte argitaratutako Uztarria aldizkariaren zenbaki guztiak webgunean daude irakurgai.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide