Istripuen prebentziorako hitzaldiak antolatu ditu DYAk aste honetarako

Uztarria.eus 2013ko ots. 19a, 11:15

Gaur, asteartea, hasi eta ostiralera bitartean hitzaldiak izango dira 19:00etan hasita, DYAren Azpeitiko egoitzan, Urola kalean.

Aste honetan, Osasunaren eta Istripuen Prebentziorako astea antolatu du DYAk Azpeitian, doan. Ostirala bitartean hitzaldiak eta tailerrak izango dira Azpeitiko DYAren egoitzan (Urola kalean), 19:00etan hasita.

Gaur, hesgailuen oinarrizko tailerra emango dute; bihar, berriz, etxeko istripuen prebentzioari buruzko hitzaldia; ostegunean, bihotz-biriken suspertzeari buruzko saioa; eta, ostiralean bihotza zaintzearen inguruko hitzaldia. Parte hartzeko 943 46 46 22 telefonora deitu behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide