Elkar-Ekin taldeko kideak elkarrizketa digitalean izango dira, asteazkenean

Uztarria.eus 2013ko ots. 25a, 11:05

Elkar-Ekin taldeko Iraitz Elordi, Jon Garagarza eta Imanol Agirre elkarrizketa on-linean izango da asteazkenean, otsailak 27, 18:00etatik aurrera, Uztarriaren egoitzan. Bidali zure galderak hona.

Asteazkenean, hilak 27, Elkar-Ekin taldeko kide Iraitz Elordi, Jon Garagarza eta Imanol Agirre Uztarriaren egoitzan izango dira elkarrizketa digitalean, 18:00etan hasita.

Joan den iraileko greba orokorraren harira sortu zen Elkar-Ekin taldea. Hainbat herritarrek osatzen dute Elkar-Ekin, eta helburua "arazo edota behar handienak dituzten herritarrei laguntzea eta babesa ematea" dela azaldu dute. Hainbat hitzaldi eta solasaldi ere antolatu dituzte azken asteotan. Taldearen nondik norakoez-eta zuek egindako galderei erantzuten izango dira Elordi, Garagarza eta Agirre Uztarrian. Bidali ordurako zure galderak hona.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide