Zapatuan, martxoaren 2an, ezker abertzaleko gazte antolakunde berriaren aurkezpen ekitaldia izango da Lizarran, eta bertara joateko autobusa antolatu dute herrian. Azken hilabeteetan egindako Gazte Zukguaren prozesu eratzaileari bukaera eman, eta erakunde berria aurkeztuko dute ekitaldian. besteak beste, antolakunde berriaren logotipoa, izaera eta lan-ildoak zehaztuko dituzte.
Autobusa 09:00etan aterako da anbulatorio aurretik, eta 13:00ak aldean izango da itzulera. Orkatz tabernan eman daiteke Lizarrara joateko autobuserako izena, eta ikasle zein langabeek bost euro eta gainontzekoek hamar euro ordaindu beharko dute.
Gazte Danbadarako sarrerak
Martxoaren 29an, 30ean eta apirilaren 1ean Gazte Danbada jaialdia izango da Urduñan, Araban. Hiru egunetarako bonoa atera dute, eta igandera bitartean 40 euroren trukean eskuratu ahal izango da txartela, eta Orkatz tabernan eman behar da izena igandea aurretik. Astelehenetik aurrera, berriz, 45 euro ordaindu beharko da. Azpeitian autobusa antolatuko dute jaialdira joateko.
Gazte Danbadako egitaraua ikusteko egin klik hemen.