Binakako Aizkora Txapelketako finala izango da igandean, Izarraitz pilotalekuan

Uztarria.eus 2013ko mar. 1a, 11:53

Urrezko eta zilarrezko mailako finalak jokatuko dira, 12:00etan hasita.

Etzi, igandea, jokatuko da Eusko Label Binakako Aizkora Txapelketako finala, Izarraitz pilotalekuan. 12:00etan hasiko da, eta urrezko mailan, Joseba Otaegi eta Unai Otaño Floren Nazabal eta Jose Angel Zubiagaren kontra ariko dira. Zilarrezkoan, berriz, Arkaitz Jauregi eta Julen Kañamares Daniel Vicente eta Iker Vicenteren aurka ariko dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide