Bazkideen ohiko batzarra egingo du asteazkenean, Baigerak

Uztarria.eus 2013ko mar. 4a, 11:19

Baigera I-ean izango da bilkura, 16:00etan hasita. Bestalde, ostegunean, baserriko ogiaren inguruko tailerra izango da erretiratuen elkartean, eta izena eman daiteke dagoeneko.

Datorren asteazkenean, hilak 6, bazkideen ohiko batzarra egingo du Baigera Erretiratuen Elkarteak, 17:00etan hasita. Baigera I-ean izango da bilkura, eta gai-ordena ikusgai dago bertan dagoeneko. Baigerako arduradunek "ahalik eta jende gehien gerturatzeko deia" egin dute.

Ostegunean, hilaren 7an, baserriko ogiaren inguruko tailerra izango da Baigeran. Izen-emate epea zabalik dago eta, gehienez, elkarteko hamabi bazkidek hartu ahal izango dute parte ikastaroan. 

Bestalde, martxoaren 11rako, 18rako eta 25erako oroimenari buruzko tailerrak antolatu dituzte. Baigerako aretoan izango dira saioak, 16:00etan hasita. Izena ematea beharrezkoa da, hogei lagunentzat tokia baitago ikastaroan. Beatriz Irasuegi izango da saioak eskainiko dituena, eta parte hartzaileek bost euro ordaindu beharko dute hiru saioengatik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide