39 azpeitiarrek bukatu zuten atzo, Lilatoia

Uztarria.eus 2013ko mar. 4a, 11:32

Atzo, igandea, jokatu zen XXIV. Lilatoia Donostian, eta iaz baino azpeitiar gutxiagok hartu zuten parte proban. Lehenen helmugaratu zen Azpeitiko bizilaguna Desiree Odriozola izan zen (00:24:36). Idoia Aizpuru izan zen bigarrena (00:26:54), eta Leire Zabaleta hirugarrena (00:29:07).

Atzo, igandea, 39 azpeitiar iritsi ziren  XXIV. Lilatoiaren helmugara, Donostian. Guztira, 2.701 emakumek hartu zuten parte martxoaren 8aren, Emakumeen Egunaren, baitan egiten den lasterketan. 

Iaz baino azpeitiar gutxiagok hartu zuten parte proban. Izan ere, joan den urtean 57 izan ziren lasterketa bukatu zuten azpeitiarrak, eta aurten 39.

Lehengo Azpeitiko bizilaguna Desiree Odriozola izan zen (00:24:36), eta Idoia Aizpuru bigarrena (00:26:54). Hirugarrena, berriz, Leire Zabaleta izan zen, eta 00:29:07 minutu behar izan zituen proba bukatzeko.

Azpeitiarren sailkapen osoa ikusteko egin klik hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide