Hiru emakume atxilotu zituzten ostiralean, lapurreta egitea egotzita

Uztarria.eus 2013ko mar. 4a, 13:02

Landetako lantegi batean lapurreta egin eta gero, Zestoara bidean atxilotu zituen hiru emakumeak Ertzaintzak. 

Joan den ostiral arratsaldean 27, 33 eta 45 urteko hiru emakume atxilotu zituen Ertzaintzak, Azpeitiko enpresa batean lapurreta egitea egotzita. Ertzaintzak jakinarazi duenez, "hiru emakumeak aurretik ere 59 aldiz atxilotu izan dituzte".

Ertzaintzaren arabera, atxilotuak materiala erosteko interesa agertu zuten Landetako lantegi batean, eta hiru emakumeetako bi biltegian atzeman zituzten, eta bestea langile batekin liskarrean ari zen. Autoan aldegin ahal izan zuten usteko hiru lapurrek, eta gero ohartu ziren langileak, lantegiko hainbat kaxoi zabalik zeudela eta diruz betetako sobre bat falta zela. 

16:00ak inguruan, Zestoara bidean, atzeman zuten hiru emakumeak zihoazen autoa ertzainek, eta hainbat material zuten autoaren barruan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide