Joseba Otaegik eta Unai Otañok irabazi dute Binako Aizkora Txapelketa

Urola Kostako Hitza 2013ko mar. 4a, 13:33

Unai Otaño eta Joseba Otaegi irabazleak, atzo. (Ibon Errazu)

Urrezko mailako finala irabazi zuten Otaegik eta Otañok. Zilarrezko mailan, berriz, Arkaitz Jauregi eta Julen Kañamares III.-a nagusitu ziren. Izarraitz pilotalekuan izan ziren finalak, atzo goizean.

Joseba Otaegi eta Unai Otaño izan dira irabazleak Urrezko Mailan, Binako Aizkora Txapelketako finalean, Azpeitian. Floren Nazabal eta Jose Angel Zubiaga izan dituzte aurkariak. Zilarrezko Mailako txapeldunak, berriz, Arkaitz Jauregi eta Julen Kañamares III-a izan dira, Daniel Vicenteren eta Iker Vicenteren aurretik. 

Atzo, igandea, goizean jokatu ziren Izarraitz pilotalekuan urrezko zein zilarrezko mailako finalak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide