Emakume bat atxilotu zuten igande goizaldean, ustez gizonezko bat botilarekin erasotzeagatik

Uztarria.eus 2013ko mar. 4a, 17:07

Igande goizaldean jazo zen gertaera herriko dantzaleku batean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonezkoak botilakadaren ondorioz egindako zenbait zauri zituen besoan.

Pasa den igande goizaldean, 32 urteko emakume bat atxilotu zuen Ertzaintzak herriko dantzaleku batean, gizonezko bati botilakada ematea leporatuta.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonezkoak botilakadaren ondorioz egindako zenbait zauri zituen besoan, eta ospitalera eraman zuten. Ustezko erasotzailea, berriz, atxilotu egin zuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide