Korrika bukatzen den egunean, martxoaren 24an, Baionan egingo den Lekukoaren bila Korrikaren ginkanaren finalean izango da azpeitiarrek osatutako taldea. Joan den zapatuan herrialde mailako kanporaketak izan ziren Irunen, eta azpeitiarrak nagusitu ziren.
Ginkanaren gaineko informazio osoa Korrikaren webgunean dago. Azpeititik martxoaren 20an igaroko da Korrika.