Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekimen antolatu du egunotarako Bilgune Feministak. Feministon sokari eutsi, sistema hau eraitsi leloa aukeratu dute aurtengorako, eta bihar, hilak 6, hasi eta datorren asteazkenera, hilaren 13a, bitartean mota guztietako ekimenez gozatzeko aukera izango da.
Ostiralean, martxoak 8, emakumeen afaria egingo dute Sanagustin kulturgunean, eta bihar, asteazkena, izango da afarirako txartelak erosteko azken eguna. Sanagustin kulturgunean bertan eta Emakumeen Txokoan eskuratu daitezke txartelak, 20 euroren trukean.
Egitaraua osorik:
Martxoak 6, asteazkena:
21:00etan, Osama filma gaztetxean.
Martxoak 7, osteguna:
21:30ean, Redencion filma Soreasu antzokian.
Martxoak 8, ostirala:
13:00etan, ikasleen elkarretaratzea sahiesbidean.
14:00etan, ikasleen bazkaria gaztetxean.
17:00etan, zine emanaldia gaztetxean.
19:00etan, elkarretaratzea plazan.
19:30ean, triki-bertso-poteoa plazatik abiatuta.
21:00etan, emakumeen afaria Sanagustin kulturgunean.
Martxoak 9, zapatua:
10:00etan, autoformakuntza feminista, Emakumeen Txokoan.
21:00etan, txotx feminista eta erromeria gaztetxean.
Martxoak 10, igandea:
19:00etan, Gezurrezko printzea, Edurne Agirrezabalaren antzerkia, gaztetxean.
Martxoak 13, asteazkena:
19:00etan, Birjinak edo emagalduak? Amaia Nausiaren hitzaldia, Emakumeen Txokoan.