Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2013ko mar. 5a, 10:21

Gaur, asteartea, egingo dute udalbatzarra 19:30ean hasita, udaletxeko areto nagusian, eta hainbat gai landuko dituzte. Besteak beste, Joxetxo Aizpuruk Jesus Larrañagaren zinegotzi kargua hartuko du.

Gaur, asteartea, Udalbatza Osoaren ohiko bilkura egingo du Azpeitiko Udalak, 19:30ean hasita, udaletxeko areto nagusian. Ondorengo gai-zerrenda izango dute hizpide udalbatzarrean:

1.- Udalbatza Osoak 2013ko otsailaren 5ean egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- EAJ taldeko zinegotzi jarlekua betetzeko Jose Miguel Aizpuru Querejeta zinegotzi-hautagaiak karguaren jabetza hartzea.

3.- Espetxeetan preso dauden senideentzat garraiorako banakako diru-laguntzak emateko oinarriak onartzea.

4.- Azpeitiko Udalaren eta Fiare Elkartearen arteko Lankidetza hitzarmena sinatzea (Fiare proiektua).

5.- Martxoak 6an Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta, Azpeitiko Udalaren adierazpen instituzionala onartzea.

6.- Bildu taldeak aurkeztutako honako mozioa onartzea: Estrasburgoko Giza Eskubideen Tribunalak hartutako ebazpenaren baitan, Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren 197/2006 doktrina bertan behera uztea.

7.- Bildu taldeak aurkeztuta Ni despidos, ni reformas, ni imposiciones. Enplegua defenda dezagun! manifestua onartzea.

8.- Galderak eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide