Gaztetxoentzako ibilaldi neurtua izango da igandean Orion

Uztarria.eus 2013ko martxoaren 6a

Gipuzkoako Eskolarteko XXVI. Mendi Lehiaketak izango dira igandean, eta Lagun Onak Mendi Bazkunak Oriora joateko autobusa antolatu du. Bihar, osteguna, izango da izena emateko azken eguna. 

Gipuzkoako Eskolarteko XXVI. Mendi Lehiaketak izango dira igandean, martxoaren 10ean, Pasai-Antxon, Tolosan, Orion, Mutrikun eta Ordizian. Lagun Onak Mendi Bazkunak Oriora joateko autobusa antolatu du, eta gaztetxoentzako goiz ibilaldia egingo dute han. 

Autobusa 09:00etan aterako da plazatik, eta Orion luzera desberdineko bi ibilbideren artean hautatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Batetik, 8.5 kilometroko ibilbide motza (3 ordu) eta, bestetik, 11 kilometroko ibilbide luzea (4 ordu).

Izena emateko azken eguna bihar, osteguna, izango da. Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzan edo mendi bazkunaren webgunean egin ahal izango da inskripzioa. Gaztetxoek bi euro ordaindu beharko dute, eta lau euro gainontzekoek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide