Jose Mari Orbegozo Europako pasodobleko azpitxapeldun

Uztarria.eus 2013ko mar. 7a, 11:48

Joan den astean XXIV. Europako Dantza Txapelketa jokatu zen Torremolinosen, eta 30 eta 50 urte bitarteko Europako azpitxapeldun izendatu dituzte, pasodoble eta dantza konbinatuan.

Joan den astean XXIV. Europako Dantza Txapelketa jokatu zen Torremolinosen (Malaga, Andaluzia), eta Jose Mari Orbegozo eta haren bikote Amaia Gonzalez 30 eta 50 urte bitarteko Europako azpitxapeldun izendatu dituzte, pasodoble eta dantza konbinatuan (vals, tango eta pasodoble). Bestalde, brontzezko domina eskuratu zuten tango modalitatean.

Guztira, 800 bat bikotek hartu zuten parte txapelketan, eta aste guztian, goiz nahiz arratsaldez, txapelketako probak izan dituzte dantzariek. Gainera, Orbegozo eta Gonzalez iaz Salsako txapeldun izan zirenez, aurten ezin izan dute modalitate horretan lehiatu.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide