Bihar, zapatua, hasi eta asteartera bitartean hiru film izango dira ikusgai Soreasu antzokian: La Jungla, El Cuerpo eta Blackie & Kanuto.
Bihar, zapatua, La Jungla emango dute 19:30ean hasita, eta ondoren, 22:00etan, El Cuerpo izango da ikusgai. Igandean, 16:30ean, gaztetxoentzako Blackie & Kanuto eskainiko dute. Gero, 19:30ean, La Jungla ikusi ahal izango da. Astelehenean, berriz, La Jungla filma emango dute, 21:30ean hasita, eta azken emanaldia asteartean izango da, 19:00etatik aurrera, eta El Cuerpo ikusteko parada izango dute bertaratzen direnek.
La Jungla eta El Cuerpo hamabi urtetik gorako ikusleei daude zuzenduta. Aldiz, Blackie & Kanuto adin guztientzako ikusleentzako da.