Hurrengo gonbidatua: Juan Jose Ibarretxe

Uztarria.eus 2013ko mar. 8a, 14:24

Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiarekin izango da solasaldia hilaren 12an, asteartean. Hala nahi duenak, Ibarretxeri aurrez gaiak luzatzeko aukera dauka ahobizarrikgabe@gmail.com-era idatzita.

Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiarekin izango da solasaldia datorren asteartean, hilaren 12an, 19:30ean, Sanagustin kulturguneanAho bizarrik gabe zuzeneko solasaldien bigarren saioa izango da (Martxelo Otamendi izan zen lehen gonbidatua). 

Aurrerantzean egingo diren solasaldietan, hala nahi duenak, gonbidatuari aurrez galderak bidaltzeko aukera izango du. Galdera horiek, ahobizarrikgabe@gmail.com helbidera bidali behar dira. 

Oro har, bi hilean behin izango dira solasaldiak. Dena dela, gonbidatuen agendak markatuko du hitzordua.

Aho bizarrik gabe da solasaldion leloa, Imanol Lazkano bertsolariaren liburuaren izenburua bera.

Solasaldien ezaugarriak

- Helburua: kalitateko eta prestigioko saioak antolatzea Azpeitian, euskaraz.
- Gonbidatua: Euskal Herriko pertsona ezagun bat, euskalduna. Kontuan hartu pluraltasuna: arloa, sentsibilitatea... 
- Formatoa: kazetari batekin solasaldia gonbidatuak. Kazetariak gaiak aipatu (puntuak jarri), gonbidatuak gogoetak egin ditzan.
- Kazetaria: Azpeitiko bat. Txandatzen joan.
- Maiztasuna: oro har, bi hilean behin.
- Tokia: Sanagustin kulturgunea. 
- Eguna-ordua: asteguna (asteartea-asteazkena), arratsean. 
- Iraupena: ordubete pasatxo. 
- Ekitaldia: irekia.

Antolatzaileak

- Kultur Mahaia-Sanagustin kulturgunea.
- Uztarria Komunikazio Taldea.
- Erlo Telebista.
- Urola Kostako Hitza.

Orain arte egindakoak

Martxelo Otamendi (2013ko otsailaren 19a).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide