Mus txapelketa izango da, 18. Korrikaren harira

Uztarria.eus 2013ko mar. 11a, 12:11

Hilren 22an, ostirala, izango da Sanagustin kulturgunean. Aurrez edo egunean bertan eman ahal izango da izena, eta bikoteko 12 euro ordaindu beharko dira.

18. Korrikaren harira, mus txapelketa antolatu dute hilak 22, ostiralerako. Sanagustin kulturgunean izango da, 22:00etan hasita. Izena, egunean bertan txapelketa hasi aurretik (21:30etik aurrera), lehenagotik sanagustinen edo kom@sanagustinkulturgunea.net helbidean eman ahal izango da, eta bikoteko hamabi euro ordaindu beharko dira.

Irabazleentzat txapel, kultur-bono eta ardo botila bana izango dira. Bigarrenak, berriz, Sanagustinen afari bana irabaziko du, eta gainontzekoen artean hainbat kultur-produktu zozketatuko dira (sanagustineko ekitaldietarako sarrerak etabar).

Korrika martxoaren 20an, asteazkena, pasatuko da Azpeititik

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide