Kultur Mahaiko martxoko zozketak baditu zortedunak

Joxe Sarasua, Ima Elortza, Maria Urbieta, Iosu Labaka, Inazio Prat eta Maite Kanpos bazkideei egokitu zaizkie bazkarrizketa, film emanaldi eta kontzertuetako sarrerak, eta liburuak. Egin zaitez Kultur Mahaiko bazkide; 401 gara. Urtean 10 euro dira eta zozketak izango dituzu.

Joxe Sarasua: Confidencias de un futbolisto bakarrizketa ikusteko 2 sarrera. Martxoaren 9an, 23:30ean, Sanagustin kulturgunean (joan den larunbateko ekimeneko argazki batzuk).

Ima Elortza: Laburbira eta Kimuak film laburrak ikusteko 2 sarrera. Martxoaren 13an, 21:00etan, Sanagustinen.

Maria Urieta: Oihan Vegaren Euskararen espektakulue bakarrizketa ikusteko 2 sarrera, 23:30ean, Sanagustinen.

Iosu Labaka: Amparo Sanchezen kontzerturako 2 sarrera. Martxoaren 30ean, 23:00etan, Sanagustinen.

Inazio Prat: Gariren kontzerturako 2 sarrera. Apirilaren 6an, 23:00etan, Sanagustinen.

Maite Kanpos: Sartu, korrontea dabil (Ixiar Rozas) eta Soinujolearen semea (Bernardo Atxaga) liburuak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide