Gaur goizaldean, iragarrita zegoen moduan, elurra eta kazkabarra egin du inguruko mendi, mendate eta herrietan. Udaberria iristear da, baina Azpeitia inguruko errepideetan eragozpenak sortu ditu elurrak.
Bidania itxita egon da arratsalde erdira arte auto eta kamioientzat; orain, autoek kateak behar dituzte, eta kamioientzat itxita jarraitzen du. Azkarate ibilgailu guztientzat ireki dute, goizean itxita egon ostean. Urrakin elurra ari du, baina katerik ez dute behar auto eta kamioiek. Mandubian ere berdin; elurra ari du, baina errepidea irekita dago auto nahiz kamioientzako. Dena den, kontuz gidatzea gomendatzen du Trafiko Zuzendaritzak.
Errepideetako egoeraren berri Trafikoa.net webgunean edo 012 telefonoan.