Bi formakuntza ikastaro antolatu dituzte Enplegu Planaren barruan

Uztarria.eus 2013ko martxoaren 13a

Etxez etxeko eta geriatria laguntzaile eta elikagaien manipulaziorakoa da bata, eta lana aurkitzeko tekniken gainekoa bestea. Biak gehienez hogei lagunentzat daude antolatuta. Azpeitian, izenak Lanbiden eman behar dira eta epea martxoaren 25an bukatuko da.

Azkoitia, Azpeitia, Errezil, Beizama, Zestoa eta Aizarnazabaleko udalek abian duten Enplegu Planaren barruan, aipatu udalerrietako biztanleei zuzenduta bi formakuntza ikastaro antolatu dituzte.

Etxez etxeko eta geriatria laguntzaile eta elikagaien manipulaziorako ikastaroa da bata, eta lana aurkitzeko tekniken gainekoa, bestea. Biak gehienez hogei lagunentzat daude antolatuta. Azpeitian, izenak Lanbiden eman behar dira eta epea martxoaren 25ean bukatuko da.

Etxez etxeko eta geriatria laguntzaile eta elikagaien manipulaziorako ikastaroa apirilaren 9tik uztailaren 26ra emango dute. 300 orduko ikastaroa da; 200 ordu saio teorikoekin osatuko dituzte (apirilaren 9tik ekainaren 27ra) eta beste 100 praktika saioekin (ekainaren 10etik uztailaren 26ra). Saioak 15:30etik 19:00etara egingo dituzte. 25 eta 58 urte bitartekoek har dezakete parte ikastaroan, eta eskola-graduatua izatea derrigorrezkoa da.

Lana aurkitzeko tekniken gaineko ikastaroak, berriz, 20 ordu ditu. Apirilaren 15etik 18ra eta 22tik 25era emango dute, 15:30etik 18:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide