Foru Aldundiko udalekuetan izena eman daiteke dagoeneko

Uztarria.eus 2013ko mar. 14a, 11:14

7 eta 13 urte bitarteko gaztetxoek gaurtik, osteguna, martxoaren 24a bitartean eman ahal izango dute izena.

Gipuzkoako Foru Aldundiak udako oporraldirako udalekuak antolatu ditu aurten ere, eta gaurtik, osteguna, hilaren 24a bitartean eman ahal izango dute izena 7 eta 13 urte bitarteko gaztetxoek.

Izena emateko hiru aukera jarri dituzte: Gazte Informazio Bulegoan (943 15 71 60), Foru Aldundiko Bulegoan edo www.gipuzkoa.net/oporraldi webgunean. Informazio gehiago behar duenak, Gazte Informazio Bulegora (Plaza Txikia) zuzendu behar du. 

14 eta 17 urte bitartekoek apirilaren 12etik 21era izango dute izena emateko aukera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide